
Gazte Antolakundearen 40. urteurrena ospatzen da aurten, eta apirilaren 19tik 22ra Lemoan egingo den Gazte Topagunearen aurretik, Bulkada Egunak antolatzen ari dira Euskal Herriko hainbat herrietan. Dinamika hau martxoaren 2an hasi zen, eta apirilaren 12ra arte luzatuko da.
Bilbon, apirilaren 6an izango da Bulkada Eguna. Bertan, Bilbon gazte antolakundean militatzen ari diren eta militatu duten belaunaldi guztietako jendea batzeko asmoa dago, eta adin guztietarako egitaraua antolatu dute. Goizeko ekintzak Santutxun egingo dira, eta arratsaldeko ekitaldia eta kontzertuak Alde Zaharrean.
Egunarekin hasteko, 11.30ean Irrien Lagunak taldearen ikuskizuna eta umeentzako jolastokia egongo da, «umeak dituzten kideak aitzakiarik ez izateko». Ordu berean, ‘Auzopikea’ egongo da, Bilboko auzoen arteako lehia izango dena froga ezberdinekin.
13.00etan poteoa egongo da, eta 14.30 bazkaria Karmela espazio autogestionatuan. Aski du! taldeak bazkaloste akustikoa girotuko du.
Ondoren, 18.00etan, kalejira egongo da Karmelo plazatik Etxebarrieta anaien plazara, eta bertan ekitaldi politikoa egongo da 19.00etan.
Azkenik, 19.30ean kontzertuak egongo dira Bira Kultur Gunean. Bertan Eztanda eta Mugalari taldeek joko dute, eta horrez gain, Parabellum, Kloratita eta Danba! taldeek kolaborazioak egingo dituzte.
Bazkarian aukera begano eta begetarinoa egongo dela azaldu dute. Tiketak badaude dagoeneko salgai Deustu, Alde Zaharra, Santutxu, Indautxu, Otxarkoaga, Irala, Errekalde eta Zorrotzako herriko tabernetan, eta 15 euroko prezioa du langileentzat, 9 prekarioentzat eta 5 umeentzat.
Gazte Topagunea
Gazte Topagunea apirilaren 19tik 22ra ospatuko da Lemoan 'Askatasun bulkadak independentziara' lelopean. Musikaz gain, mota guztietako ikuskizunak, hitzaldiak, mahainguruak, gazte sortzaileentzat plaza propioa eta ekitaldi, tailer eta aisialdi eskaintza zabala antolatu dute.

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da
