Naiz
Donostia

‘¡Nae pasaran!’ filmak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Publikoaren Saria

Felipe Bustos Sierrak egindako luzemetraia izan da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko pelikularik onena. Amnesty International-en saria ‘La carga’ lanak eraman du eta ‘Skin’ pelikulak film labur onenaren Gazte Epaimahaiaren Saria.

‘¡Nae pasaran!’ pelikulako protagonistak. (NAIZ)
‘¡Nae pasaran!’ pelikulako protagonistak. (NAIZ)

Eskoziako hiri txiki bateko langileek 1974 urtean egin zituzten protestak ditu oinarrian ‘¡Nao pasaran!’ Felipe Bustos Sierraren pelikulak. Guda-hegazkinak konpontzeari uko egin ziote Txileko estatu kolpeari erantzun solidario moduan. Donostian ospatu den Giza Eskubideen Zinemaldiko 17. edizioko pelikularik onena hori izan dela ebaztu du publikoak.

Film laburrei dagokionez, gazte epaimahaia arduratzen da saria emateaz eta Guy Nattiv zuzendariaren ‘Skin’ lanak irabazi du 10etik 8,89ko puntuazioarekin. Giza eskubideei buruzko sentsibilizazioa eta filmaren kalitatea kontutan hartu dute 100 gazte baino gehiagok. Istorio gogor bat kontatzen du lanak non gorrotoa, indarkeriaren kultura, mehatxua, xenofobia, arraziskoa eta sufrimendua islatuta agertzen diren.

Amaitzeko, Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak Ognjen Glavonicen ‘La Carga (Teret)’ pelikula goraipatu du, Balkanetako gerraren beldurran zehar egindako bidaia gisa proposatutakoa. AI-k uste du proposamen ausarta eta argia dela honakoa, kontzientzia sortzera bideratua. «Zintak saria merezi du gerra eta balio etiko ezaren testuinguruan norbanako baten salaketa islatzen duelako», aipatu du GKE-ak.

Sari banaketa gaur iluntzean egingo da, Victoria Eugenia antzokian.