
Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta SA taldeak Donostiako Belodromoan izanen dira ekainaren 9an, GARAk, zorraren ondorioz sortutako egoerari aurre egiteko, antolatutako jaialdian.
Gaur jarriko dira sarrera horiek salgai Lemoan abiatu den Gazte Topagunean. Bertan NAIZek gune bereizi bat izanen du, NAIZ Akeita gunea, eta hor jarriko dira salgai jaialdirako lehen 1.000 sarrerak, 15 euroko prezioan. Sarrera hauek bereganatzen dituztenek, gainera, kamiseta bat izanen dute opari eta NAIZerako hiru hilabeteko harpidetza ere eskuratuko dute.
Lemoara gerturatzerik ez duenarentzako, apirilaren 23an, 12:00etan, jarriko dira salgai gainontzeko sarrerak, 18 eurotan, NAIZen webgunearen bitartez.
Erronka 10.000 harpidetza biltzea da eta, modu horretan, zorrari aurre egiteko epe eta kopuruei erantzuna eman ahal izatea. Bide horretan, boluntario ugari biltzen ari da kanpaina eta ekainaren 9ko jaialdia mugarri bat izanen da. Bertan, bi eszenatokitan, ordu erdi inguruko kontzertuak eskainiko dituzte musika taldeek, eguerdian hasita eta 23:00ak bitarte.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da




_Victor_Marti%CC%81.jpg)

