
«Oso pozik nago. Harro nago elastiko hau defendatzen jarraituko dudalako. Etxean geratu nahi nuen, eta dena ematen jarraituko dut. Orain dela lau urtetik klubaren konfiantza izan dut, eta oso eskertuta nago. Oso harro nago. Eibar dagoen tokian egoteko lan egin dut, klubak hori baloratu du, baita nik ere, eta alde biak zoriontsu gaude», esan du aurrelariak, kontratua 2022. urtera arte luzatuko duela jakinarazi eta gero.
Balearretako jokalariak aitortu du Premier League txapelketara joateko «ilusioa» ere bazuela, bai eta «aukerak» ere, baina Eibarren «oso gustura» dagoela, «zoriontsua» dela eta «baloratu» egiten dutela azpimarratu du.
«Hori beste edozein gauzaren gainetik jarri dut. Familia bat gara, eta Eibarren DNA mantendu behar dugu: konpromisoa, lana eta apaltasuna», nabarmendu du.
«Nire lehen aukera Eibar izan da beti, eta hori esan izan dut orain arte. Zaleen babesa sumatzen dut, maite naute eta nik beraiek, eta taldeari babesa ematen jarraitzeko eskatzen diet, egin ohi duten bezala», esan du.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»
