
Sekula ez dute Danel Elezkanok eta Iker Irribarriak elkarren aurka jokatu Buruz Buruko txapelketan, baina oso argi dauka bakoitzak zer nolako partida komeni zaion igandean finalerako txartela lortu nahi badu.
Zaratamokoa oso argia izan da zentzu horretan: «Asko arriskatu eta pilotari ez diot boterik ematen utzi behar». Horregatik, partida frontisetik gertu jokatzea nahiko luke. Horretarako, lurrean gehiago ibiltzen diren pilotak aukeratu ditu, nahiz eta onartu, pilotak apartatzekoa ez dela gehiegi maite duen lan bat: «Niri denak oso antzekoak iruditzen zaizkit»
Iker Irribarria ari omen da pixkana Astelenako lur berriari neurria hartzen eta guztiz bestelako partida izate nahiko luke igandekoa. Jokin Altuna txapeldunari irabazita, 2016ko Irribarria handi haren sentsazioak berreskuratzen ari omen da eta «behar» omen zuen Donostiakoa bezalako partida bat konfiantza irabazteko.
650 sarrera inguru saldu dira partidarako eta, printzipioz, aramarra irtengo da faborito, baina goierritarrak ez dio inolako garrantzirik eman horri.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

EHUko errektorearen aurka esandakoak zuzendu ditu Antxustegik (EAJ): «Hanka sartu nuen»
