
«G7ari edo kontragailurrari loturik, fakturazioari dagozkion zailtasun handi eta denbora batekoak dauzkaten enpresei» zuzentzen zaie kalte-ordaina. Premiazko prozedura abiatu da, zuzenbide komunak ematen dituen indemnizazioak ahalbidetzeko.
Biarritzen abuztuaren 24tik 26ra egin zen G7 gailurrak (bai eta Urruña eta Hendaia artean abuztuaren 21 eta 23 artean egin zen kontragailurrak ere, beste maila batean) eragin handia izan zuen Lapurdi kostaldeko egunerokotasunean, eta ondorioz enpresa eta bereziki, komertzio anitzetan.
Laguntza jasotzeko Estatuko egiturei hiru dokumentu administratibo ezberdin helarazi beharko zaizkie, eta Baionako Komertzio eta Industria Ganbarari email bidez desmartxaren berri eman beharko zaio, azken honetarako denbora muga ostegun arratsaldea delarik.
Agnes Pannier-Runacher Ekonomia eta Finantzia Ministeritzako Estatu idazkariaren eskutik heldu da indemnizazio honen berri, Ipar Euskal Herriko eragileekin ostegunean izandako hartu-emanen ondorioz.
Urgentziarik gabe
Beranduago Estatuak, larritasun egoeratik kanpo dauden enpresei zuzenduriko kalte-ordain eskaerei erantzuteko bigarren deialdi bat egingo du. Prefektura eta bertako aktore ekonomikoen arteko hartu-emanak burutuak izanen direlarik, Komertzio eta Industria Ganbarak horren berri emanen du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
