
LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Lan Ikuskaritzaren txostena luzaro itxaron behar izan dute, baina 2018ko martxoaren 8an greba feminista gauzatzen zen bitartean «langileen ordezkatze ilegala» frogatuta geratu dela nabarmendu dute.
«Garaipena gurea da, beraz ezinbestekoa da horrelako egoerak salatzen jarraitzea», azpimarratzen du LAB sindikatuak komunikabideetara igorritako oharrean.
Athletic Club Museoa kudeatzen duen Azafatas Ercilla enpresa greba eskubidea urratzeagatik zigortu du Lan Ikuskaritzak.
Ildo horretan, salatu dutenez «Athletic Cluben moduko instituzioek horrelako larritasuna duten jarrera enpresarialak babestea eta bultzatzea onartezina da».
«Ez da soilik zerbitzu guztien azpikontratazioa eman denik (Museoa, garbiketa, zelaiaren mantenu lanak, jatetxea, VIP eraztuna, Txapelgorriak...), horrek dakarren prekarizazioa prozesuarekin, oraingo onetan langile klasearen oinarrizko eskubideak ere bermatzean datza», gaineratu dute oharrean.
LAB sindikatuaren iritziz, «Athletic bezalako erakunde batek garrantzia gehiago eman beharko lieke oinarrizko eskubideei».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
