
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak udazken-negua sasoirako moda erakusketa egingo du irailaren 27an Arriaga plazan arratsaldeko 20.00retatik aurrera. Elkarteak azken hilabeteetan aukeratu dituen adin guztietarako 100 jantzi inguru aterako ditu erakusketan.
Ekimen honekin, elkarteak bere 50 urteurrena ospatu nahi du bilbotarrekin, eta erakusketaz aparte ospakizunak musika, argi eta dantza ikuskizunak ere izango ditu.
«Ekimen honek merkataritza lokala berpizteko balioko du. Moda eta azken joeren inguruan merkatari txikiek egiten duten lana goraipatuko da, eta Alde Zaharreko dendek modan duten erreferentzialtasuna berretsiko da», diote merkatariek.
Elkarteak adierazi duenez, Bilboko Udala eta Lakuako Gobernuaren sostengua duen ekimen hau modaren inguruan antolatuko duten lehenengoa izango da, eta hurrengo hilabetetan gehiago izango dira. Elkarteak Arriaga plazan 1.000 pertsona inguru batzea espero du, eta Antolatzaileek azaldu dutenez, 400 pertsonentzako toki bereizi bat jarriko dute, non agintariak, Bizkaiko ekonomiako pertsona ospetsuak, euskal gizarte eta kulturako erreferenteak egongo diren.
«Ospakizun honek garai berri bat markatuko du. Aire berrituekin ekingo diogu, baina hamarkadetan izan dugun esentzia galdu barik», argitu du Eider Txarroalde, merkatal elkarteko presidenteak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
