
Etxeetan gertatzen dira sarritan kontatzen ez diren istorioak, barrukoak baina garrantzitsuak aldi berean. Errelato nagusien autobideek kontatu ez dizkigutenak, misterioen eramaileak dira, bizitza beraren esentzien gordelekuak.
Bi dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldian etxeen gordelekuetan barrena gertatzen diren pelikulak; Maider Oleagaren ‘Muga deitzen da pausoa’ eta Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako ‘La trinchera infinita’. Bi etxe narrazio lerroaren erdigunean eta, bi etxe horietan gertatzen dena irudikatzeko, baliabide eta abiapuntu zeharo desberdinak.
‘La trinchera infinita’ Moriarti taldeak sortu duen filmik bikainena da. Etxea, gordelekua, da errelatoaren erdigunea, kontakizunean parte hartzen duen pertsonaia. Espainiako errepublika garaian, Gerra Zibila piztu bezain laster, Higinio eta Rosak etxean zulo bat egin beharko dute gizonaren bizitza babesteko. Denboraldi batez, bertan ezkutatzea erabakiko du. Itxialdiak, 30 urtetik gora iraungo du eta, ikusleak, beraien elkarbizitzaren eta Espainiako Estatuaren bilakaera historikoaren lekuko bihurtuko ditu. Gidoia, errealizazioaren planteamendua eta gizon-emakumeen arteko harremanak ederki daude irudikatuak. Kontakizunaren bikaintasunera heldu da lantalde hau, azpimarragarriak izanik Javier Aguirreren argazkilaritza lana eta Raul Lopez eta Laurent Dufrecheren edizioa.
Urrun baina aldi berean gertu, Maider Oleagaren ‘Muga deitzen da pausoa’ filma dugu, Zinemira sailean proiektatua, Elvira Zipitriaren mamuaren arrastoak jarraitzen ditu bere zinema-entseguan. Elvira Zipitria Irastorza zuen izena eta askok ez genuen bere berri, Maider Oleagak film bat egin behar izan du hura nor zen guk jakiteko. Bere filmean, Oleagak bi garai desberdinetan jaiotako emakumeen bideak gurutzatzen ditu, Elvirarena eta berea. Francoren diktaduraz geroztikoak dira hotsetako batzuk; garai hartan, euskara-eskola klandestino bat sortu zuen Elvirak. Maider aldiz, zinemagilea, sortzailea da. Elvira nor ote zen aurkitzeko bidean egiten dituen desbideraketak, edertasun formal eta poetikoa duen artefakto bat sortzera eramango du, muga, pausoan dagoelako, etxeen gordelekuetan barrena.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz
