EAEko artisau garagardoaren industriaren inguruko lehen ikerketa aurkeztu dute gaur Bilbon. 2018ko datuak aintzat hartuta egin da ikerketa, Euskal Garagardo Elkarteak bultzatuta eta Barcelona Beer Festival delakoaren enpresa antolatzaileak zuzenduta. EAEn jardunean dauden 22 garagardotegietatik 20k parte hartu dute inkestan.
Txostenean jasotzen denez, 2018an, lehen aldiz, milioi bat litro baino gehiago ekoiztu dira (1.252.513 litro); hastapenetako jatorrizko datuak hamabost aldiz biderkatu dira eta bigarren urtez jarraian %30eko hazkundea izan da. EAEko fabrika bakoitzeko urteko 62.625 litroko batez bestekoa artisau garagardoaren ekoizpenean ibilbide luzeagoa duten beste herrialde batzuena baino altuagoa da, Catalunyakoa kasu (fabrika bakoitzeko 51.300 litro urtean).
Ikerketan parte hartu duten 20 garagardotegiek 292 garagardo desberdin sortu zituzten iaz, horietatik 125 oinarrizko gamari dagozkionak eta 167 edizio bereziei dagozkienak. Erabilitako malten %26a eta lupuluaren %7a tokiko lehengaiak izan dira, «lurraldearekiko eta nekazaritzarekiko lotura artisau alorraren oinarri dela berretsiz».
2018an EAEn edan ziren 100 garagardotik bat bertan artisau erara egindakoa izan da. Hala ere, artisau garagardoak hiru herrialdeetan daukan merkatu-kuota (salmenta osoarekiko portzentajea, non aleko prezioak garrantzia handia daukan kalkuluan) %2,1ekoa da. Hau da, artisau garagardoak industrialak baino negozio bolumen handiagoa eragiten du.
Artisau garagardoaren industriak EAEn 76 lanpostu sortu ditu modu zuzenean garagardotegi guztiak kontuan hartuta eta balio-katearen beste ogibide batzuk alde batera utzita: nekazaritza alorra, banaketa eta azken salmenta.
Fabriken erdiak (10) 1-2 langile dauzka. Beste bost 3 eta 6 langileren artean daude eta gainerako bostek 6 langile baino gehiago dauzkate, gehien jota 9. Langile horietako bakoitzak urtean batez besteko 16.500 litro ekoizten ditu, garagardo industrialaren alorreko batek sortzen dituen 550.000 litroekin alderatuta.
Ikerketak ondorioztatzen duenez, «Euskadin ekoiztutako litro bakoitzeko artisau garagardoak industrialak baino 33 aldiz enplegu gehiago sortzen du».
Kontsumoari dagokionez, EAEn sortutako artisau garagardoaren %54a Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bertan kontsumitzen da; %43 fabrikaren 30 kilometroko inguruan, txostenak jasotzen duenez.
2018ko produkzio osoaren %19 Estatu frantsesa, Britainia Handia, Alemania, Errusia, Portugal eta Finlandia bezalako herrialdeetara esportatu zen inkestan parte hartu duten garagardotegien erdien eskutik.
Datozen 3 urteetarako euren proiektuen eta alorraren inguruko aurreikuspenei buruz galdetuta, ia ekoizle guztiek ekoizpena, langile kopurua eta merkatu-kuota handituko dutela uste dute; eta erdiak baino gehiagok¡ gehiago esportatuko duela, instalazioak handituko dituela eta turismo-jarduera gehiago eragingo dituela.

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

‘Pertur’ Estatu egiturek desagerrarazi zutela ondorioztatu du GEBehatokiak ikerketa batean
