
Ataramiñe argitaletxeak Landakotik atera du bere jarduna. Plateruena antzokiaren kanpoan ziega bat muntatu du, normalean jendeak preso egotea zer den jakin dezan erabiltzen dutena. Kasu honetan espetxe espainol batetako ziega baten dimentsioak dituen eraikuntza ekarri dute durangora, eta horren aurrean olerkiak irakurri dituzte ordu betez.
‘Espetxearen hotsak, barrote artetik poesia irakurraldia’ izena jarri dioten ekimenean sortzeak preso batentzat zer suposatzen duen islatu nahi izan dute, askotan «sortzea bizirauteko estrategia dat delako». Irakurketaren une batzuetan musikaz lagundu dira esatariak; musikariek saxoarekin edo gitarrarekin giro ederra sortu dute.
«Aurten espetxean sortzea zer den irudikatuko dugu. Azokatik pasatzen diren sortzaile desberdinak eta herritarrek aukeratzen dituzten olerkiak irakurriko dituzte», kontatu digu Oier Gonzalez Ataramiñeko arduradunetako batek. Mikrofono aurretik pasatu diren batzuk poetak dira, adibidez, Jose Luis Otamendi, Mikel Antza, Fito Rodriguez, Karmelo Landa eta Peru Madalena.
Ataramiñe 2001an sortu zen lagun talde baten ekimenez euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitaratzeko helburuarekin. Orduztik kartzelan dauden horien ahotsa kalera ateratzen dute, bozgorailu bat izango balitz bezala.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

Revuelta de carros en Donostia para denunciar que «cenar no es un delito»

La huelga de técnicos condiciona una Aste Nagusia modificada para salvar el concierto de ETS

Las autoridades de Nepal y Tíbet elevan a 1.400 las personas desaparecidas por la inmensa riada



