Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko lehen artikuluak honela dio: «Gizaki guztiak libre jaiotzen dira, eta berdinak dira eskubideetan eta duintasunean, eta, arrazoia eta kontzientzia duten heinean, anaitasunez jokatu behar dute elkarren artean». Hortaz, artikulu horrekin bat egiten duen oro urtarrilaren hamaikan Baionan egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute Bakearen Artisauek.
Anaiz Funosas eta Mixel Berhokoirigoinek lehen aldiz «Orain Presoak» goiburua izango duen manifestazioan parte hartuko duten arlo desberdinetako herritarrak aurkeztu dituzte, René Cassinen etxe aitzinean. Guztiek azaldu dute jurista baionarrak idatzi zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean agertzen den lehen artikuluarekin bat egiten dutela, eta horren ostean, bakoitzak bere arrazoiak azaldu ditu.
Ikuskatzailea, irakasle, psikiatra...
Jacques Siougus alokatzaileen komiteko kidea, Philippé Mayte Historia irakaslea, Pascal Dejous Hezkunde Nazionaleko ohorezko ikuskatzailea, Agnes Sallaberry laboraria, Sarah eta Fabian Feldman Ipar Euskal Herrian jatetxe bat ireki duten alemaniarrak, Elorri Amestoy Baionako ospitaleko larrialdi psikiatrikoetako medikua, eta Laurent Bernays agroekologian animatzailea, lehen aldiz Bakearen Artisauek deitutako manifestazioan izango dira.
«Bakegile berriek» euskal presoei legedia arrunta ezartzearen argudioa birritan errepikatu dute. «Gainontzeko presoek bezala, haiek ere haien eskubideak dituzte eta errespetatu egin behar zaizkie, preso arruntak balira bezala, salbuespeneko legedia aplikatu gabe», nabarmendu du Elorri Amestoy sendagileak.
Urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egingo diren bi manifestazioek lelo bera izango dute, hau da, «Orain presoak!». Baionakoa 15.00tan abiatuko da Lauga aretotik eta Bilbokoa 17.00etan La Casillatik.

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Duelo por la joven artista fallecida en Nabarreria y preocupación por las dos heridas en la UCI

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

