Otsailaren 7an Euskal Herriko zinemetan ikusgai izango da ‘Hau bai abentura! Lur eta Amets’ animaziozko filma. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako istorio honek Lur eta Amets anai-arrebak ditu protagonista, baita Baltatxak katua eta amona Andere ere.
Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza dute asteburuan eta amona Andereren etxean utzi dituzte. Baina Andere ez da amona arrunta... ezta bere katu Baltaxar ere ez. Katuaren botereei esker, bidaia luze batean murgilduko dira, garai desberdinetan abentura gazigozoak bizituz. Honela, historiako sasio desberdinetan aurkituko dituzten gaizkileetatik ihesi, Euskal Herriko historia ezagutzeko aukera izango dugu.
Gaur goizean aurkeztu dute pelikula eta arduradunek esan dutenez «publiko zabalari zuzenduta dago guztiok partekatzen ditugun garai, bazter, pertsona eta emozioak erakusten dituelako». Lantaldeak adierazi duenez, prozesu sakona izan da zinemara salto egin aurretik, Euskal Herriaren historiaren irakurketa egin baitzuten gerora «berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz».
‘Lur eta Amets’ Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak sortutako proiektua da, hasiera batean liburu eta ipuinetan gorpuztu zena. Gero mahai-joko bat sortu zuten pertsonaia horiekin. Orain, ilustraziotik pantaila handira salto egin dute hainbat hiri eta herritan ikuskizuna eskaini ondoren. Izan ere, Durangoko Azokatik hona Euskal Herria zeharkatu dute «autobus magiko batean».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
