BAB eremuan zerbitzua ematen duen Chronoplus autobus sareko gidari bat Baionako erietxera eraman zuten, joan zen asteburuan, gaur arratsaldean FranceBleu irratiak eman duen albistearen arabera.
42 urte dituen langilea, Covid-19 birusak jota, egoera aski larrian, Euskal Kostako hospitalera eraman zuten, joan zen larunbatean. Bertako erreanimazio zerbitzuan ingresatu zuten.
Zerbitzu hori kudeatzen duen Keolis Côte Basque Adour konpainiarentzat lan egiten duten beste hiru langilek sintomak badituztela baieztatu dute enpresako arduradunek.
Pierre-Marie Ditte Chronoplus enpresako kudeatzaileak aipaturiko irratiari azaldu dionaren arabera, hasieratik neurriak hartu zituzten langileen osasuna zaintzeko.
Kasu hori azaldu ondoren, «gidariak izan zituen kontaktuen ibilbidea zehaztu eta pertsona horiei tenperatura erregularki hartzeko gomendioa eman zaie», zehaztu du orotara 300 langile pasatxo duen enpresako ordezkariak.
Iragan astetik hainbat neurri hartu dituzte autobus konpainiek. Besteak beste, gidariek ez dituzte gehiago autobus txartelak saltzen eta bidaiariek debekatuta daukate aurreko atea baliatzea autobusera igotzeko.
Horretaz gain, egunero autobusen garbiketa sakona burutzen dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

