Mikel Troitiño Berasategi gidari duten yoga ariketa batzuk proposatuko dizkizue NAIZek asteon, gorputza mugitu eta goxo-goxo sentitzeko. Lau saio izanen dira; FOKUk grabatu ditu eta astearte honetan, 19.00etan emanen da lehendabiziko saioa. Egunero ordu berean saio berri bat ikusten ahalko da, ostiralera arte.
Lehenengo saioa ‘Sua’ izanen da, eguzkiaren agurra, Troitiñok dioen bezala, ia gorputz osoko giharrak berotzeko eta denok barrenean dugun sua ateratzeko aproposa. Giharrak, urak eta gure barrualdeko elementuak mugitzen lagunduko digu, ohiko jarreretatik harago joanda.
Bigarren proposamenak ‘Airea’ izena du, hirugarrenak ‘Ura’, eta ‘Lurra’-rekin emanen diogu amaiera asteari. Troitiñoren arabera, gure buruak lau buru dauzka eta horietatik abiatuta pauso polit batzuk prestatu ditu. Bere ‘ménage à trois’ berezia: egokia, erraza, familia osoak egiteko modukoa, inori kalterik eginen dion teknikarik sartu gabe. Dioenez, arratsaldean egiten bada egokiagoa da, gorputza berotuago dagoelako.
Lehenengo saioa beroa da, bigarrenean luzatu bezala egiten da, hirugarrengoan lasaitze aldera goaz eta azkenengoan lasaitasun guztia lortzen dugu. Gozatu dezazuela, ongi etorri!

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
