
AP-8 autobideko Itziar-Debari dagokion bidesaria igande gauetik astelehen goizera bitarte itxiko da, bide-zorua berritzeko lanak egingo dituztela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez igandean bertan jakinarazi duenez.
Gaur, igandean, 22.00etan itxiko dute bidea, eta asteleheneko 06.00etan irekiko dute berriz. Gauean, beraz, ezinezkoa izango da bide honetatik zirkulatzea. Autobidea itxita dagoen bitartean, Bidegi foru-agentzia AP-8 errepideko zenbait zatitan zorua berritzeko egiten ari den lanak gauzatuko ditu tarte honetan ere.
Horrela, Itziar-Debako ordainlekuko sarrerako eta irteerako zorua asfaltatu eta berrituko dute, errepidearen 54,7. kilometroan, zehazki. Horregatik, alternatiba modura, Zumaia-Zestoako edo Elgoibarko bidesariak erabiltzea gomendatu dute foru bozeramaileek eta Bidegik.
Bestalde, Bidegik bere web-orrian jakinarazi du bide-mozketak egongo direla AP-8 (Irun eta Debako errepide zatian) eta AP-1 (Oñati-Arrasate eta Bergarako errepide zatietan) autobideetan. Errei bakarra itxiko da kasu guztietan, gauez; ez da espero, beraz, bide hauetan arazo larririk sortzea.
Gogorarazi dute, halaber, osasun krisia dela eta, ordainlekuetako kabinetan kontaktu fisikoa saihesteko txanponekin eta billeteekin ezin dela ordaindu. Tele-ordainketako gailuen eta banku-txartelen bidez bakarrik ordaindu daiteke.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Afaltzea ez da delitua», egin du aldarri KASek, herritarren babes zabalarekin

Piden reducir el consumo de agua en una veintena de municipios de Busturialdea y Lea-Artibai
