
Senpereko lakuak faltan botako ditu aurten urtero maiatza erdialdean bere inguruan pilatzen diren milaka pertsonak. Osasun krisia dela eta ezinezkoa izango da Ipar Euskal Herriako ikastolen festa ohi bezala antolatzea, baina horrek ez du esan nahi etxetik ospatu ezin dezakegunik. Hori dela eta, telebista bidez eskainiko da jaia.
‘Gaki Ge’ da aurtengo leloa –Senperetarrek «bagoaz» esateko erabiltzen duten esamoldea–, eta baita ere Diabolo Kiwi taldeak sortutako kantaren izena. Bideoklipa aurkeztu berri dute, non hasieran aintzira hutsa erakusten diguten baina gero «zaindu beharreko haurraren inguruan» (Seaska-ren ikurra daramana), lagunak elkartzen dira, bera alaitzeko, bakarrik ez dagoela adierazteko.
Diabolo Kiwi Donibane Garazin 2016an sortutako pop eta funk taldea da. Bi urtetan «lo» egon ostean, 2018an laukote moduan berpiztu zuten taldea, eta orduztik taula gainean aritzen dira jendea dantzan jartzeko gogoz.
Brindis jendetsua
Gaur ospatzekoa zen edizioa nolabait ahaztezina izango da, guztiz ezohikoa behintzat, baina guztien eskura jartzeko Kanaldude tokiko telebistak saio berezia eskaini du eguerdian, guztiak batera brindis bat egiteko, urteroko giroa imitatzeko asmoz. Brindis hori jendeak bidalitako bideoekin osatu dute.
Maiatzaren 10aren mugarria alferrik galdu ezin dutela erabakita sortu dute programazio berezia. Hala ere, Seaskatik iragarri dute udazkenean, egoerak ahalbidetzen duenean, ikastolen aldeko festa behar bezala ospatuko dutela.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
