
Ekainaren 30ean komunikatu zuen Siemens Gamesako zuzendaritzak Agoizko lantegia ixteko erabakia. 239 lanpostu finko daude kolokan.
Ordutik, mobilizazioekin dabiltza langileak eta asteazken honetan, bazkideen bilkura Bilbon egiten zela probestuz, Bizkaiko hiriburura eraman dute duela 20 egun hasitako protesta.
Langileek uste dute lantegiak baduela «bideragarritasuna» eta beraien lanpostuak defendatu nahi dituzte.
Enpresa batzordeko presidente Alfonso Poyo kexatu da ez dela bidezkoa «10 urte daukan enpresa batek, Nafarroako Gobernutik diru-laguntzak jaso ostean, nahi duten momentuan faktoria beste edonora lekualdatzea».
Horregatik, hain zuzen, gatazka honetan erakunde publikoek esku hartu behar dutela iruditzen zaio.
Poyori iruditzen zaio enpresako zuzendaritzak faktoria ixteko emandako arrazoia ez direla «objektiboak» eta «bete-betean, deslokalizazio» kasu batez mintzo direla argitu nahi izan du: «Eskulana merkeagoa den beste leku batera doaz».
Zuzendaritzaren ustez, itxiera «saihetsezina» da
Administrazio Batzordeko presidente Miguel Angel Lopezek ziurtatu du Agoizko lantegia ixtea «erabaki zaila» baina «saihetsezina» dela, faktoria hau «ez delako lehiakorra».
Adierazi du enpresaren erantzukizuna dela beren merkatuko eskaintza lehiakorra dela ziurtatzea eta horregatik aritzen dela elkarlanean gobernu eta erakunde publikoekin: «Datozen hamarkadetan, instalakuntza eolikoen proiektu handizaleak bermatuko dituzten industriarako baldintza bikainak sustatzeko».
UGT Fica sail sindikalaren ikuspegia
UGT Fica sindikatu saila kezkatu agertu da. Honek ordezkaritza dauka akziodunen batzordean eta adierazi du «enpresak hartu dituen erabaki estrategikoek» lanpostuen atxikipenean eragina izan dutela.
Zentzu horretan, azaldu du ekoizpen kostua, kalitatea, ekoizpenaren flexibilitatea eta berme juridikoa uztartuko dituen ekoizpenaren aldeko apostua egin beharko lukeela Siemens Gamesak, Estatu espainolean zein Europan.
Estatu espainoleko langile guztien lanpostuak bermatuko dituen plan industrial eskatu du sindikatu honek.

Decenas de atenciones leves en Oftalmología, colas y rescates; la resaca del eclipse

Tres hombres fallecen en la playa de Zurriola, el pantano de Allotz y las piscinas de Barakaldo

Los tensos Sanfermines de 1997, a la pantalla con Pérez Sañudo y Galle; buscan ‘antidisturbios’

La Policía española obvia a Zupiria y detiene a otras cinco personas en Gasteiz por el Mundial


