Imanol Carrillo

Igandean irabazten asmatu du Oriok Lekeitioko uretan

Bigarren luze sendo bati esker irabazi du «San Nikolas» ontziak Lekeition eta lidertza sendotu du ere. Donostiarra, norabidea aldatzearekin batara segundo batzuk galdu ditu eta bigarren postuan amaitu du. Hondarribia oso urruti geratu da.

Orioko trainerua Lekeitioko garaipena ospatzen. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Orioko trainerua Lekeitioko garaipena ospatzen. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Nahiz eta lidertzan sendo mantendu, Oriok arantza bat zuen: igandean irabaztea. Bada gaur izan da garaia, Lekeitioko IX. Euskotren Banderan, Donostiarra bigarren eta Hondarribia hirugarren utziz.

Lehen luzea estu-estua izan da Orio eta Donostiarrako taldeen artean. «Ama Guadalupekoa», aldiz, eutsi egin die, segundo batera, laugarren kale zailetik.

Baina ziaboga ematerakoan estropada guztia hankaz gora geratu da. Donostiarrak norabidea aldatu eta bi segundo galdu ditu. Egoera hori «San Nikolas» ontziak aprobetxatu du seigarren martxa hartu eta lidertzan jartzeko. Hondarribia, aldiz, atzean geratzen hasi da, laugarren kaleak zuen kaltea lehen pertsonan biziz.

Ondoren, «Torrekua I.a» eta «San Nikolas» ontziak ukitzeko oso gertu egon dira, eta donostiarrek berriro aldatu behar izan dute norabidea, garaipenetik aldenduz.

Oriori ez zaio garaipena aldendu eta 4 puntuak eraman ditu poltsikora.

Arraun Lagunak taldeak, berriro ere, ez du parte hartu, talde guztia PCR probak egin baititu eta emaitzen zain baitago.

Arraun Lagunak

Taldeko 25 arraunlari eta langileei egindako bigarren PCR probek negatibo eman dute. Gauzak hala, gaur bertan konfinamendua altxa eta astelehenetik aurrera entrenatzeko baimena dute. Ez hori bakarrik, izan ere datorren ostiralean Euskadiko Txapelketan parte hartzeko prest izango dira arraunlariak.

Lekeitioko IX. Euskotren Bandera:

1.- Orio 10:50.76

2.- Donostiarra 10:54.70

3.- Hondarribia 11:15.28

Euskotren sailkapen nagusia:

1.- Orio 30 puntu

2.- Donostiarra 24

3.- Hondarribia 14

4.- Arraun Lagunak 13