Haritz Larrañaga

Covid-19 foku berri bat piztu da Baigorrin

Akitania Berriko ARS osasun agentziak Baigorrin covid-19 foku berri bat atzeman dutela baieztatu du. Dozena bat herritar lirateke kutsatuak, gehienak gazteak, eta iturburua identifikatu dutela adierazi dute. Transmisio katea eteteko neurriak ezarri dituzte eta PCR frogak doan egiteko postua ezarri dute herrian.

Azken egunetan PCR frogak egiteko postu anitz ezarri dira Ipar Euskal Herrian, irudian Donibane Lohizune. Guillaume FAUVEAU
Azken egunetan PCR frogak egiteko postu anitz ezarri dira Ipar Euskal Herrian, irudian Donibane Lohizune. Guillaume FAUVEAU

Covid-19 foku edo cluster berri bat piztu da Baigorrin. Akitania Berriko ARS agentziak France Bleu irrati kateari baieztatu dionez koronabirusa Baigorri inguruko gazteen artean hedatu da azken egunetan eta iturburuan «bizi sozial handia» duen norbait legoke. Horren aurrean transmisio katea eteteko neurriak hartu dituzte.

Dozena bat pertsona lirateke PCR probetan positibo eman dutenak eta haien artean gehienak gazteak dira. Hortaz, pertsona hauekin lotura duten inguruko lagun eta senideei testak egin dizkiete azken orduetan. Horrez gain, PCR frogak dohainik egin ahal izateko gune bat jarri dute osasun zerbitzuek Baigorrin.

Kutsatuez gain, lehen proban negatiboa eman duten zenbait lagun ere isolatu dituzte, modu horretan, transmisio katea erabat eteten dutela ziurtatzeko. Lagun hauei zazpi egunen buruan beste PCR froga bat egingo diete, izan ere, ARS agentziako arduradunen esanetan posible da birusa hastapenetan bada lehen frogan ez antzematea eta egun batzuen buruan garatzea.

ARS agentziak birusarekin amaitzeko modu hoberena transmisio katea etetea dela azpimarratu du argitaratu dituen azken agirietan eta,  aldi berean, isolamenduarekin birusa desagerrarazten dela oroitarazi du. Adibide bat Ziburun pasa den astean sortu zen fokua izan daiteke, izan ere kasu hartan foku berria antzeman bezain laster protokoloa martxan jarri zuten eta kutsatuak izan zitezkeen pertsona guztiak isolatuz birusaren hedatzea ekidin zuten.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".