
Hamarnaka lagunek eserialdi bat burutu dute arratsalde honetan Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko, ekidin zitekeen heriotza salatzeko, Gobernu Espainiolak Bilboko erdigunean duen egoitzaren aurrean.
Eserialdian parte hartu dutenek hildako presoaren argazkia duten karteltxoak altxatu dituzte, eta euskal presoei aplikatzen zaien kartzela politikaren ondorioz hil dela ozen salatu dute.
Ertzainek bertara hurbildu dira, eta identifikatu dituzte hainbat lagun errepidea mozteagatik.
Bestetik, jendetza bildu da Donostian Sarek deitutako elkarretaratzean parte hartzeko. Salbuespen legedia «hiltzen» duela ohartarazi dute. Bihar manifestazio bat egingo dute Bilbon.
Igor Gonzalezen gorpua ostiralean Martuteneko ziega batean agertu zen. Euskal presoa gaixorik zegoen eta Espainiako epaileek ezarri zioten zigorraren hiru laurdenak beteak zituen dagoeneko. Espetxean 15 urte bete zituen, eta, Etxeratek azaldu zuenez, espetxetik kanpoko laguntza sikologikoa zuen aspalditik.
Hogei preso hil dira espetxeetan. «Espetxean hildakoak ditugu, urrunketaren eraginez hildakoak ditugu eta Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dute sufrimendu honekin amaitu nahi», salatu zuen lagunen eta senideen elkarteak ohar batean.
Manifestazioa Bilbon
Gauean ehunka lagunek parte hartu dute Gonzalez Solaren heriotza salatzeko Bilbon deitutako manifestazioan.
Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotza salatzeko manifestazioa Bilboko Alde Zaharrean.#EspetxePolitikaHiltzailea#EuskalPresoakEtxera@naiz_info pic.twitter.com/G26xz4oYuI
— Asier Robles (@asierrobles) September 5, 2020
Bilbon gaur bildu direnek, Donostiako elkarretaratzean parte hartu dutenek eta egun hauetan burutuko diren ekimenetan parte hartuko dutenek ere Madril eta Pariseko gobernuek ezarritako salbuespenezko neurriak bertan behera utzi behar direla azpimarratuko dute.

EHUko errektorearen aurka esandakoak zuzendu ditu Antxustegik (EAJ): «Hanka sartu nuen»

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

Una correctora corrobora que el sistema es «muy garantista» y se puede «sacar un cero y menos»

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua







