
Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Durangoko Azokako aurtengo kartelaren izaerari jarraituz, spotean paisaia grisa agertzen da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan.
«Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun... Eta, bat-batean, taupada bat; eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena. Tau pa DA!».
Bideoan agertzen den dantzaria Eneritz Zeberio ondarroarra da, eta Ane Pikazak, edizio honetako kartelaren egileak sortutako ilustrazioak agertzen dira. Iragarkia Martzanan grabatu da, Atxondon, Sorland agentziaren eskutik.
Edizio honetan Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra antolatuko da. Salerosketa www.durangokoazoka.eus webgunean sortuko den denda birtualean egingo da, eta bertan erosi ahal izango dira Landakon egon ohi diren produktuak: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, papergintza...
Horrez gain, egitarau presentziala ere izango du Durangon, Plateruenan eta Landakon bertan. Ikuskizunek aforo mugatua izango dute eta aldez aurretik erreserba egin beharko da, azaroan irekiko den izen-ematean.

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol

Hallado el cadáver de una mujer en la ría de Bilbo
