
Gipuzkoan zein Bizkaian alerta gorria emana dago astelehen honetan Kantauri itsasoan, bederatzi metrotako olatuak altxa daitezkeelako. Hamar graduko indarra aurreikusten du Aemetek. Nafarroan, bitartean, elurra da albiste, mendate ugaritan arazoak eragin dituelako.
Asteburuan jada olatutzarrak izan dira Kantauri itsasoan, baina astelehen honetan oraindik handiagoak izatea espero da. Itsasgora, hala ere, ez da gauera arte gertatuko: 21.40tan gertatuko da Donostian, hain zuzen ere, goizeko 9ak baino lehenago izandako eguneko lehenengoaren ondoren.
Itsasoan olatuak, barrualdean elurra: hau kentzeko 60 ibilgailu jarri ditu gaur lanean Nafar Gobernuak, baina bi mendate itxi behar izan ditu eta beste zazpi mendi errepideetan kateak behar-beharrezkoak dira.
Belaguako mendatea hasiera-hasieratik itxita zegoen gaur goizeko lehen orduan, eta Izaban 33. kilometrotik aurrera kateak behar ziren. Aralarren, Baraibartik aurrera ez da gora egiterik izan, errepidea 3,5 kilometroan moztua geratu da beraz.
Ibilbigailuari kateak jartzea nahitaezkoa izan da ere Garde-Ansó errepidean, Izaba eta Zuriza artean, Zaraitzun, Iratin, Alduden, Artesiagan eta Egozkuen.
Egunean zehar elurra bota duen maila igoko dela aurreikusten da, baina gau partean berriz behera egingo dutelakoan dira iragarpenak, 700 metrotara-edo jeitsiz.
Eguraldian inguruko zehetasunak Naiz Eguraldian.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
