
Denboraldi berriari begira jarri dira Orio Arraun Elkarteko (OAE) taldeak larunbat honetan. Neska-mutilek, gizonezkoen lehenengo taldea barne, entrenamendu saioa izan dute goizean, eta bertan izan da datorren denboraldian gizonezkoen lehen traineruko gidaritza hartuko duen patroi berria ere: Ugaitz Mendizabal (Anoeta, 1991).
Eta azkenean uretara! 🚣🏼💛 #hemengatoztink #mirotzak #aupaorio #etengabekoubera pic.twitter.com/nQNIQs1hCP
— Orio AE (@CRO_OrioAE) December 19, 2020
«Bera da arraunlariek nahi dutena, herriak nahi duena, Arraun Elkarteak nahi duen mutila», adierazi du OAEk prentsa ohar baten bidez.
Mendizabal gizonezkoen aurreneko taldeko bigarren patroia izan zen duela bi denboraldi (2019koa, alegia), baina honakoa izango du laugarren urtea Orion. «Zaila da Oriori ezezkoa esatea, eta hemen naiz berriz ere», dio anoetarrak.
Egindako lehen adierazpenetan, Orioko patroi berriak dio Jon Salsamendi entrenatzaileak deitu ziola, «aurrerapauso handi bat» proposatzeko. Hau da, Gorka Aranberri patroiak taldea utzita –Santurtzira joango da zarauztarra–, «traineruaren gobernua» berak hartzea eskaini zion. «Ardura handia da aurten Orioko trainerua eramatea», dio Mendizabalek.
«Ea urte polita botatzen dugun, ona, eta gozatzen dugun guk nahiz Orioko arraunzale guztiek», adierazi du patroi berriak. «Lagun handiak, onak eta asko ditut hemen, eta egia esan, etxekoa bezala sentitzen naiz hona etortzen naizen bakoitzean», gaineratu du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
