
Covid-19aren aurkako txertoetako bat garatu duen AstraZeneca konpainiak 3.144 milioi dolarreko irabaziak izan zituen 2020. urtean, 2.592 milioi euro, Londreseko Baloreen Burtsari igorritako oharrean jakinarazi dionez. Aurreko urtearekin alderatuta, %159ko mozkinak izan zituen.
Zerga aurreko irabaziak 3.916 milioi dolarrekoak (3.228 milioi euro) izan ziren, 2019. urtean baino %152 gehiago.
Iaz, guztira, 26.617 milioi dolarreko diru-sarrerak izan zituen AstraZenecak (21.945 milioi euro), aurreko urtean baino %9,1 gehiago. Konpainiak nabarmendu duenez, botika berrien garapen azkarrak eta covid-19aren aurkako txertoa ekoizteko orduan izan diren aurrerapenek diru-sarrera handiak ekarri dizkiote.
Botika eta produktu farmazeutikoen salmentari esker 25.890 milioi dolar irabazi zituen iaz (21.346 milioi dolar), aurreko urtean baino %9,8 gehiago, eta kolaborazioengati 727 milioi dolarreko diru-sarrerak izan zituen (599 milioi euro).
Konpainia farmazeutikoak garapen bidean dauden herrialdeetan irabaziak izan zituen; AEBetan %13 egin zuten gora bere salmentek eta Europan %10.
AstraZeneca eta Oxfordeko Unibertsitatearena Europako Batasunean erabiliko den hirugarren txertoa da. Bruselarekin tirabirak izan ditu, txertoa entregatzeko atzerapenak direla-eta. Hasiera batean urteko lehen hiruhilekoan 100 milioi dosi entregatuko zituela agindu zuen, baina gero zifra hori 80 miloira jaitsi zuen. Eta duela bi aste kopurua erdira jaitsi zuen.
Hainbat herrialdek txerto hau 65 urtetik gorako pertsonen artean ez erabiltzea erabaki dute, baina Osasunaren Mundu Erakundeak atzo 18 urtetik aurrerako heldu guztientzat erabiltzea gomendatu zuen, baita 65 urtetik gorakoentzat ere.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
