
Urrezko domina irabazi du Irati Idiakez getariarrak Pyhan (Finlandia) jokatutako Snowboard egokituko Munduko Kopan. Boardercross modalitatean korritutako bi lasterketetan lehen postua lortu zuen Basque Teameko kirolariak. NAIZ irratian izan dugu Idiakez eta sinetsi ezinik agertu da.
Getariarrak azaldu du «oso gustura» egon dela txapelketa osoan zehar. «Denboraldian zehar ezjakintasun handia izan dugu, eta beraz garaipenak poz handiagoa ematen du», gaineratu du Idiakezek. Lortutako puntuak gainera, nazioarteko sailkapenerako balioko dute, eta ondorioz, baita Paralinpiar Jokoetarako ere. 2022ko Pekineko Jokoetan ez da bere kategoria izango, baina bai 2026an Milan-Cortina d'Ampezzon (Italia) jokatuko diren jokoetan. Idiakezek berak ziurtatu du, 2026ko Jokoetarako bere kategoria egongo dela.
Bestetik, Lucas Eguibarren garaipenak ere indarrak eman zizkiola aitortu du Idiakezek. «Inspirazio moduan balio izan zidan», aitortu du Basque Teameko kirolariak. Bi gipuzkoar Munduko Kopako txapeldun egun gutxitan.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
