
Ertzaintzaren oldartze batean zauritu eta gero hil zen Rosa Zarra donostiarra gogoratzeko plaka jarri zuten Donostiako Amara auzoan pasa den udan. 1995ean gertatu zen zorigaiztoko pilotakada hura. Orain bizilagunek ohartarazi eta salatu dutenez, oroitarria «desagertu» egin da. Ezezagun batzuek kendu egin dutela bistan da.
GALek erahildako Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren gorpuak agertu ondoren gertatu zen Zarraren hilketa. Hauxe da 25. urtemugan Xabier Irazusta senarra eta Maider Irazusta alabari GARAk eginiko elkarrizketa.
Mende laurdenaren testinguru horretan ekarri zuen gogora Sortuk ekitaldi xume baten bidez eta geroztik plaka bat jarria zen auzoan, Ferrerias plazan hain zuzen ere, oroimen gisa. Auzokide ugari atsekabetu ditu oroimen-seinalea desagerrarazi dutela ikusteak, baina berriro jartzeko borondate irmoaz erantzun dute.
Honezaz gain, Sortuk mezua helarazi dio Donostiako EAJri, gertaera honen aurrean posizionamendua har dezan.
@DonostiaPNV -k edukiko du zer esanik, ezta?
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) May 19, 2021
Beraien erantzukizun zuzena den kasuetan ixiltasun susmagarria mantentzen dute zoru etikoaz mintzo zaizkigunak.#Egiazordiguzue#betigogoan#rosazarra https://t.co/5NXsLYYibg

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»
