Enpresa batzordeko iturriek NAIZi azaldu diotenez eta irudiotan ikus daitekeenez, Muskizko findegiaren atarian piketea egiten ari ziren Petronorreko beharginen aurka oldartu da Ertzaintza astearte honetan.
Lantegirako sarrera oztopatzen ez bazeuden ere, agenteak borra-kolpeka hasi dira langileen aurka.
Bertan zegoen pertsonetako bat, 41 urteko gizonezko bat, atxilotu eta polizia-etxera eraman dute. Beste lau lagun identifikatu dituzte, «liskarrekin» zerikusia izatea egotzita, Lakuako Segurtasun sailak Efe eta Europa Press berri agentziei jakinarazi dienez.
Iturri horrek bost ertzain zauritu direla ere adierazi du. Ez du eman, baina, zauritutako langileen inguruko informaziorik, nahiz eta enpresa batzordearen arabera, hainbat izan diren Ertzaintzak kolpatutakoak.
Hain justu, astearte goiz honetarako bazegoen beste hitzordu bat Muskizen, greban dauden lau enpresatako langileek beren egoeraren berri emateko hitzaldia eskaini baitute: Petronor, Tubacex, Bilboko Argiak eta PCBkoak, hain zuzen.
Iragan ostiralean hasi zen Petronorreko enpresa batzordeak deitutako greba, ekainaren 20ra arte luzatuko dena, joan den maiatzaren 3tik langileen herenari eragiten dien lan-erregulazioko espedientea bertan behera utz dezatela exijitzeko. Greba honetaz gain beste hainbat mobilizazio ere antolatu dituzte aurrez neurri horren aurka.

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

KAS exige al Ayuntamiento de Donostia «que cese la intimidación» a sus voluntarios
