
Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi zuen ur bizietako eslalom jaitsieran eta hala, domina olinpikoen bilduma osatu zuen Rion irabazi zuen urrea eta Londresen eskuratuko brontzearekin batera.
Olinpiar Jokoen historian txoko propioa izango du piraguista lasartearrak. Are gehiago, hiru domina dituen lehen piraguista bilakatu zen, Jessica Fox australiarrarekin batera (honek brontzea irabazi zuen Tokion).
Balentria honek aitortza handia merezi du eta horregatik, Maialen Chourrauten klubak, Atletico San Sebastianek, omenaldi berezia egingo dio ostegun honetan, lasartearra Tokiotik iristen den egunean, hain zuzen ere (18.30ak aldera).
Klubak Kontxako hondartzan daukan egoitzaren parean egingo da ekitaldia, historia egin duen piraguistari babes beroa eskaini asmoz. Klubeko arduradunek gogorarazi dute musukoa eramatea derrigorrezkoa izango dela.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

