NAIZ

Salgai zeuden sarreren %99a saldu ditu Zinemaldiak lehen egunean

Donostia Zinemaldiak 69. edizioko lehenbiziko hiru egunetarako 15.053 sarrera saldu ditu salmenta lehen egunean, igandean hain zuzen ere, salgai zeuden sarreren %99a. Astelehen honetan, 9.00etatik aurrera, hilaren 20ko, 21eko eta 22ko sarrerak dauden eskuragarri. Beraz, azkar ibiltzeko garaia da.

Kursaaleko aretoak itxura hau zuen 2020ko lehenengo emanaldian. (Gorka RUBIO/FOKU)
Kursaaleko aretoak itxura hau zuen 2020ko lehenengo emanaldian. (Gorka RUBIO/FOKU)

Zinemaldiko salmenten datuak ikaragarriak dira. «Datu hauek publikoa zinema-aretoetara itzultzeko desioaren erakusle dira; Zinemaldiak ikusleen erantzuna eskertu nahi du», azpimarratu du Jose Luis Rebordinosek, Zinemaldiko zuzendariak. Hau da, igande gaueko datuen arabera, 15.000 sarrera saldu ziren igandean, salgai zeuden sarreren %99a. Iaz saldu zenaren %60a da, orduan sarrera gutxiago jarri baitziren salgai, baina portzentualki sarrera gutxiago saldu ziren.

Sarreren salmenta online izaten ari da soilik. Mailakatutako salmentaren alde egin du Zinemaldiak, eta igandean bakarrik jarri ziren salgai lehen hiru egunetako sarrerak (ostirala 17, larunbata 18 eta igandea 19). Astelehen honetan, 9.00etatik aurrera hasi da hilaren 20ko, 21eko eta 22ko sarreren salmenta, eta asteartean, hilaren 23ko (osteguna), 24ko (ostirala) eta 25eko (larunbata) ticketak.

Hilaren 15etik aurrera, eskuragarri dagoen edozein emanaldirako sarrerak erosi ahalko dira, eta hilaren 17tik aurrera, zinema-aretoetako leihatiletan erosteko aukera izango da.

Pandemiaren eragina

Covid-19 pandemiaren aurrean, segurtasun neurriak hartu ditu berriz ere Zinemaldiak: aretoetako aforoa %50 eta %60 artean murriztu egin da, Belodromoa bezalako egoitzak bertan behera gelditu dira eta 2019. urtean baino 124 emanaldi eta 29 film gutxiago programatu dira.

Agortu diren saioak film honakoak izan dira: ‘Yi miao zhong / One Second’, ‘Maixabel’, ‘Benediction’, ‘Earwig’, ‘Arthur Rambo’, ‘Du som er i himlen / As in Heaven’ eta ‘Camila saldrá esta noche / Camila Comes Out Tonight’ Sail Ofizialean; ‘Josefina / Josephine’, ‘Las vacaciones de Hilda / Hilda’s Short Summer’, ‘Nich’ya / Unwanted’ y ‘Le bruit des moteurs/ The Noise of Engines’ New Directors sailean; ‘Una película de policías / A Cop Movie’ Horizontes Latinos sailean; ‘Competencia Oficial / Official Competition‘, ‘Jane par Charlotte / Jane By Charlotte’, ‘Les illusions perdues / Lost Illusions’, ‘La croisade / The Crusade’, ‘Titane’, ‘Les intranquilles / The Restless’ eta ‘Petite Maman’ Perlak sailean; eta ‘No somos nada Zinemiran’.