
Sorturen Kongresu prozesuak aurrerapausoa eman du, hurrengo bost urteotako ponentzia politiko-organizatiboa onetsita. ‘Herrigaia’ ponentzia izan da onartuta, alde handiz, Sortzaileek eta parte hartzeko izena eman duten lagunek onartutakoa, %71ko atxikimenduarekin.
Oro har 7.936 lagunek zuten boza emateko eskubidea presentzialki edo era telematikoan, eta parte hartzea handia izan da. 4.164 pertsonek bozkatu dute, hots, erroldaren %52,5ek.
Honek bultzada handia ematen dio Herrigaia ponentziak jasotako proposamen politikoari. Zuzendaritzak aurkezturiko ‘Herrigaia’ izeneko ponentziak 2.948 boz eskuratu ditu, eta ‘Lurrari lotuz’ osoko zuzenketak, 919. Lehenak bigarrena hirukoiztu baino gehiago egin du. Beste 297 lagunek zuri bozkatu dute. Portzentaietan azalduta, %71k egin du ‘Herrigaia’ren alde eta %22k ‘Lurrari Lotuz’en alde.
Sortuk ohar batean azaldu duenez, ‘Herrigaia’ hastapenik «eraikuntza kolektiboa» izan da, baita 500 buruz buruko elkarrizketen, dozenaka herri batzarren eta udaran egindako bi nazio topaketen emaitza ere.
Mugarri hau gaindituta, aurrera egingo du Kongresu prozesuak. Zuzenketa partzialak aurkezteko epea abenduaren 5era arte luzatuko da, eta horien bozketa hilabete horren 17tik 19ra aurreikusirik dago. Zuzendaritzaren hautaketari bide emango zaio gero eta prozesua urtarrilaren 22an amaituko da.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
