Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) argindarraren prezioaren «gehiegizko igoeraren ondorioz» eman den elikagaien prezioen igoera baieztatu du. Pasta, txahala, oilaskoa, esnea edo arrautzen prezioek %21,2 arteko igoera izan dute, ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera.
Erakundeak kategoria guztietako oinarrizko 23 elikadura produkturen –haragia, frutak, barazkiak, edariak, esnekiak, ontziratutako jakiaketa drogeria eta higienea– azken sei hilabeteetako prezioen portaera aztertu du, Estatuko 14 saltoki katetan.
Txostenaren arabera, hautatutako produktu gehienak garestitu dira (hamahiruk gora egin dute, hamar, berriz, merkatu). Gainera, igoeren zenbatekoa jaitsierena baino askoz handiagoa da; beraz, oro har, gaur egun erosketak egitea duela sei hilabete baino garestiagoa dela ondorioztatu du.
Margarina, pasta, esnekiak, haragi batzuk (oilaskoarena eta txahalarena, esaterako) eta arrautzak dira prezioa gehien igo duten produktuak, %8,3 eta %21,2 arteko igoerekin sei hilabetean.
Kontrako aldean, hiru produktuk baino ez dute nabarmen behera egin: bizarra mozteko aparrek (%-3,1), Golden sagarrek (%-3,1) eta azenarioek (%-9,9).
OCUren ustez, azken urteetan ematen ari diren ohiko «prezioen igoera ikusgarri» horien arrazoi nagusia elektrizitatearen eta erregaien prezioen igoera handia da. Izan ere, prezioa gehien handitu duten produktuak ekoiztean energia koste garrantzitsuak ematen dira (elaborazioan, kontserbazioan, garraioan eta banaketan).
Kontsumitzaileen erakundeak ohartarazi du igoera horiek beste produktu batzuetara orokortzeko eta, batez ere, denborarekin sendotzeko «arrisku handia» dagoela. Energiaren prezioaren igoera supermerkatuetako linealetan islatu egingo dela ere uste du OCUk, eta horrek prezio igoera mantenduko du.

Elektrizitatearen prezioaren garestitzeak kontsumitzaileei eragiten dien «faktura bikoitzaz» ere ohartarazi du erakundeak; argindarraren fakturan %30eko igoera somatzeaz gain, elikagaien prezioan ere islatzen ari da, baina soldatak ez dira proportzio berean hazi.
Egoera honi aurre egiteko konponbide gisa erosketak prezio merkeenak dituzten saltokietan egitea gomendatzen du.
IRUINDARRA
Iruñea está llena de dragones diminutos
Pays Basque
Osakidetza incorpora una analítica para detectar el síndrome de Down que evitará amniocentesis
Pays Basque
Conejos, gallinas y una vida condensada en unas bolsas de plástico
Pays Basque
Nafarroako Erdialdearen barneko bideo zirraragarria, Tafallako jaia iragartzeko
Alavés