Euskal Herria Batera plataformaren gonbidapenari erantzunez, Rosarioko (Argentina) euskal komunitateak keinu bateratu bat egin nahi izan dio datorren apirilaren 17an ospatuko den Aberri Egunari. Hori horrela, astearte honetan, bideo bat argitaratu du, non elkarrekin ‘Ikusi mendizaleak’ kanta abestu duten.
Zehazki, Rosario hiriko Gernika plazan kokatuta dagoen Euskal Etxean batu ziren Argentinako euskal komunitatearen dinamikako parte-hartzaileak. Era berean, gogorarazi zuten plaza honetan «Gernikako arbolaren kimu bat» dagoela, baita Fabia Ruccoren ‘Euskara oihua’ eskultura ere.
Era berean, abestiarekin batera, Aberri Egunean eta ‘Ikurraldian’ parte hartzeko deia luzatu diote euskal komunitateari. Izan ere, aurtengo protagonista diaspora izango da mundu mailako ospakizun honetan, lehen Aberri Egunetik 90 urte betetzen direnean.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
