
ZEV Zuazok jarraipena emango dio larunbat honetan Lasesarren (17.30) sailkapenaren goialdeko talde indartsuen aurka elkarren segidan jokatu behar dituen partida sortari. Aurreko astean Guardesen aurka galdu ostean, orain Xixongo La Calzada izango da Barakaldoko kantxa bisitatuko duena, Bera Berarekin liga irabazteko borrokan bete-betean sartuta dagoen taldea.
Une honetan asturiarrek 30 puntu dituzte, donostiarrek baino bost gutxiago, baina kontuan izan behar da neurketa bat gutxiago jokatu dutela xixondarrek. Horregatik, hortzak ongi zorroztuta etorriko dira Barakaldora eta Zuazok bere mailarik onena eman beharko du aukerak izateko.
«Jokalari talde honek merezi du etorkizunean gora begira jokatzeko aukera. Oso denboraldi ona egiten ari gara, sendotasuna erakutsi dugu, eta horrek hazten jarraitzeko balio behar digu. La Calzada ezagutzen dugun taldea da, lehen itzulian bi golegatik galdu genuen bajak izan arren, eta ziur oraingoan ere partida estua izango dela», adierazi du norgehiagokaren atarian Haito Rodrigfuez entrenatzaileak.
«Oraingoan beraiek dira bajak dituztenak, Lorena Zarco adibidez, baina talde bikaina daukate Faria, Cacheda, Palicio eta Borges bezalako jokalariekin. Gure jokalari izan zen Nayla de Andres ere itzuliko da, eta ziur partida polita izango dela», gaineratu du Rodriguezek.
Neurketaren gakoen inguruan, entrenatzaileak argi du aukerak izateko bidea: «Defentsa gogorra eta 24 edo 25 gol baino gutxiago jaso. Defentsan lan ona egiten ari gara eta horrek konfiantza ematen digu erasoan jokatzeko. Ez ditugu baloi errazak galdu behar, horrek asko zigortzen duelako».
Oraingoz mailari eusteko helburua oso ongi bideratuta dute barakaldarrek, zazpi puntuko aldea zortzigarren sailkatuarekiko, baina aipatu bezala datozen asteetan Bera Beraren eta Rocasaren aurka ere jokatu beharko dute bizkaitarrek eta lasaitasuna emango luke larunbat honetan punturen bat biltzeak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro
