Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten elkarte ezberdinetako ordezkariak batu dira astelehen honetan Lapurdiko hiruburuan antolaturiko aurkezpen ekitaldira.
Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduraduna eta Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakaria den Antton Kurutxarrik parte hartu du Biltxoko elkarten antolaturiko Euskaraldiaren edizio berria aurkezteko ekitaldian.
2022ko azaroaren 18an hasita eta abenduaren 2 arte luzatuko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa.
2018an abiatu zen hizkuntza ohiturak aldatzeko xedez sustaturiko gizarte ekimena.
«Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari», nabarmendu zuten antolatzaileek Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu zutenean, Donostian.
Izena emateko epea, irekita
Ohi bezala, belarriprestak eta ahobiziak izanen dira ariketaren protagonista nagusiak. Izan ere, Euskaraldiaren asmoa gizartearen edoizein arlotan euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago bilakatu dadila baita.
Auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune, «hitzez ekiteko garaia heldu dela» berretsi dute Euskaraldiaren bultzatzaileek Baionan egin duten aurkezpenean.
Joan zen irailaren 28an zabaldu zen izena emateko epea Euskaraldian parte hartu ahal izateko eta hasi arte egongo da zabalik.

Zazpi euskal gazte dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak: «Euskara gara eta hemen gaude!»

Fallece el expreso Jon Bilbao Moro, que pasó casi 29 años en una decena de prisiones españolas

Garzón, el juez que desoyó cientos de denuncias de tortura, preside la ‘Comisión de la Verdad’

Vuelco en la Ertzaintza al ganar Euspel, el único sindicato que no firmó el convenio con Lakua


