
Turkiak baieztatu du Estatu Batuetako eta Errusiako zerbitzu sekretuetako ordezkariak elkartu egin direla arma nuklearren inguruan hitz egiteko. Topaketak nazioarteko segurtasunaren aurkako mehatxuak izan zituen ardatz, bereziki arma nuklearren erabilerari dagokionez, Fahrettin Altun Turkiako presidentetzako komunikazio zuzendariak argitu duenez. Eta gaineratu du: «Baieztatzen dugu Turkiak bilera bat izan duela astelehen honetan Errusiako eta Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuetako buruekin».
Altunek azpimarratu du Turkiak, joan den martxoan Errusiako eta Ukrainako goi-kargudunen arteko negoziazioa hartu eta Ukrainako zerealak esportatzeko akordioa erraztu ondoren, gatazkan sartuta dauden eragile guztiekin negoziatzen jarraituko duela bakearen alde.
«Bilera hau Turkiako Inteligentzia Agentzia Nazionalak hartu du, eta Turkiak eta Recep Tayyip Erdogan presidenteak bake globalari egindako beste ekarpen handi bat» dela goraipatu du Altunek.
CIAko William Burns eta Sergei Naryshkin Errusiako zerbitzu sekretuen arteko bilera Ankaran izan zen, Ukrainari aurrez abisatu zitzaion eta bertan ez da «inolako negoziaziorik» izan, Washingtonen arabera.
Errusiarekin jada «arriskuen kudeaketari buruz» irekitako komunikazio-kanalen barruan egin zen,batez ere arma nuklearren eta egonkortasun estrategikoa lortzeko gane inguruan mintzo ziren Etxe Zuriko bozeramaile batek EFEri esandakoaren arabera. «Ez da Ukrainako gerra konpontzea eztabaidatzen ari. Mezu bat zabaltzen ari da Errusiak arma nuklearrak erabiltzearen ondorioei buruz eta horrek sor lezakeen eskalada baten arriskuei buruz», adierazi du bozeramaileak.

Maya pide «prudencia y respeto» tras hacerse públicas las denuncias por agresiones sexistas

La respuesta ciudadana aborta otra actuación de Desokupa, ahora en Irun

Eraso sexistengatik Jon Maya dantzariaren aurkako salaketak argitara atera dira

Iñigo Cabacasen plakari eta Indautxuko Kirruli Herriko Tabernari eraso egin diete Bilbon
