Baloia eta makillajea
Duela zenbait aste, arratsaldero bezala, alaba bere eskola eguna kontatzen ari zitzaidala, xalotasun osoz esan zidan, antza, neskek «ez dakigula» edo «ezin dugula» futbolean aritu. Hala entzun zuela, hala esan ziotela. Ez dakigula edo ezin dugula, zer inporta du, bada? Kasu bietan ezintasun bat leporatzera baitatoz, egin dezakegunaz edo ahal dugunaz, gu gutxiestera, mugatzera, debekatzera. Harrituta, halako absurdo bat nork esan zezakeen baino gehiago kezkatu ninduen lau urteen atarian zegoen neskatxa batek hori sinesteko izan zezakeen arriskuak.
Ezberdintasuna zein izan ote zitekeen galdetuta, erantzunaren bila gelditu zen, pentsakor. Inguratzen dituen mutikoek zenbat hanka eta zenbat begi dituzten galdegin nion orduan. Ispiluaren aurrean jarri nuen eta galdera errepikatu nion. «Bi», berretsi zuen.
Euskadi-Txile partida ikusi genuen gau hartan, eta interesak gehiegi iraun ez bazion arren, nago ohartu zela gezurra zela entzundakoa. Eta horrek balio dit. Meltxorrek baloi bat ekarri dio eta Zubietara joango gara emakumezkoen entrenamendu bat ikustera.
Eredugarriak zaizkidan ereduen bila nabil (zorionez, gero eta ugariagoak); beste ereduak hatz bakarra mugitu gabe ailegatzen zaizkigulako, nola antzarari inbutuaz jatekoa.
Bere urtebetetzearen bueltan makillaje jolas-kutxa bat oparitu diote. “Jolasa”, baina makillajea azken batean. Begietako itzalak, ezpainetakoak eta esmalteak. Azken hau azkazalak jateko duen joera urduria eteteko baino ez zuen ezagutzen. Aurrena, haserrea. Gero, tristura. Hausnarketa falta izugarria dario. Baloia kuestionatu eta margoak luzatu. Bat ahalegindu arren su txikian bere eredua eraikitzen, kanpotik eraisten digute kolpez. Aurpegia margotuko dugu, baina otsailean Tolosan. •

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

‘Pertur’ Estatu egiturek desagerrarazi zutela ondorioztatu du GEBehatokiak ikerketa batean

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

