
Etxeratek jakinarazi duenez, hirugarren gradua kendu diotenez Basauriko espetxera bueltatu behar izan du Asier Rodriguez santurtziarrak.
Etxeratek ohar batean azaldu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Lakuako Gobernuko Justizia Sailak preso bizkaitarrari emandako hirugarren graduaren aurka Fiskaltzak jarritako helegitea onartu du eta, ondorioz, Rodriguez berriro espetxean sartu dute.
Azkenaldian hirugarren graduen kontrako helegite ugari izan dira Auzitegi Nazional espainolean, Fiskaltzak sistematikoki errekurritzen baititu. 2021 urtearen erdialdetik hirugarren gradua indargabetzen dietelako espetxera itzuli behar duen bederatzigarren presoa da Rodriguez.
Asier Rodriguezek hamabi urte baino gehiago eman ditu espetxean. 2020ko uztailean Granadako espetxetik (Euskal Herritik 855 kilometrora) Soriako kartzelara (260 kilometrora) lekualdatu zuten. 2021eko irailean Basauriko espetxera hurbildu zuten. Hirugarren graduan zegoen.
Basauriko espetxera bueltatu behar izan du Asier Rodriguez preso santurtziarrak, Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak aginduta. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak preso bizkaitarrari hirugarren gradua eman zion
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) January 25, 2023
Oharra https://t.co/OLDkVLzCbO
Manifestazioa ostiralean Santurtzin
Sarek deituta, manifestazioa egingo dute ostiral honetan Santurtzin, 19.30ean, Asier Rodriguezen espetxeratzea salatzeko. Parkeko peatonaletik abiatuko da.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
