
«Aro berri honetan» ez dutela maparik behar helarazi dute Sarek eta Etxeratek. Sinbolo diren geziek «erakutsi diguten bideari jarraikiz», herri eta hirietako plazetan egindako mobilizizazioen bihotzetik adierazi zutenez, ‘Etxera bidea gertu’ mezua egia bihurtzen hasteko unea da.
Iragan urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazioak emandako bultzada aprobetxatuz ekin zitzaion atzo hileko azken ostiraleko mobilizazioari. «Kalean milaka lagunek manifestatzeko deiari emandako erantzuna izan zen Bilbokoa eta horrek argi erakusten du preso, erbesteratu eta deportatuen etxerako bidea zeharkatzeko unea iritsi dela eta herri mobilizazioa, berriro ere, ezinbestekoa izango dela», uste dute elkarteek.
Herri eta plaza bakoitzetik euskal jendartea zoriondu nahi izan zuten, milaka pertsonei esker arrakastatsua suertatu zelako deialdia. «Manifestazioak babesa eman dio urte luzez aldarrikatzen ari garenari, alegia, salbuespenen neurrien amaiera; eta indarkeriaren biktima guztiekiko errespetua eta tratamendu bera, biktima guztientzat», aldarrikatu zuten.
Lema berri hizpide, ‘Etxera bidea gertu’, «geziek markatzen duten bidea da», ibilibide juridikoa egiten «aspaldi» hasi ziren euskal presoen eskubideen bidea, hain zuzen. Bide hori legezkotasun arrunta aplikatzearena ere badela ohartarazi zuten.
«Ez dira onurak, ez gara zigorgabetasunaz ari –esan zuten–. Presoen eskubideak defendatzen ditugu. Lautik ia hiruk bete dute hirugarren gradura proposatzeko legediak eskatzen duen espetxealdia. 17 presoek gaixotasun larri edo sendaezinak pairatzen dituzte. 70 presoek 20 urte baino gehiago daramatzate espetxean, horietako batzuk 30 urte baino gehiago».
«Azken urteotan bezala», Euskal Herritik lanean jarraitzera dei egin zuten «aro honetan ere, etxerako bidea legeak dioenaren arabera gauza dadin». Aro berri honetan ez dutela maparik behar erantsiz, «geziek erakutsi diguten bideari» ekitera deitu zuten. Hitz gutxitan: ‘Etxera bidea gertu’ mezua «egia bihurtzen hasteko unea da».
Ikur berria bazter orotara hel dadin eskatu zuten, «barnera dezagula», aro berri honetarako banderola delako.
Mobilizazioak, herriz herri
Sarek eta Etxeratek egindako kontaketaren arabera, 3.300 lagun baino gehiago mobilizatu ziren Euskal Herri osoan hileko azken ostiralean. Deitzaileen arabera, 81 herri eta hirietan egindako elkarretaratzeen berri jaso zuten baina beste hainbat herrietan ere egin ziren.
Mobilizazioetan ‘etxera’ leloa duen ikur berriak «protagonismo osoa» izan zuen.
Jende kopuruei begira, hauek dira zenbakiak eta herriak: Leioa (41), Orozko (18), Deba (50), Markina-Xemein (40), Iruñea (68), Donostia (74), Gasteiz (262), Ugao (40), Sopela (45), Urduliz (11), Larrabetzu (47), Aretxabaleta (45), Eskoriatza (40), Lezo (28), Legorreta (20), Astigarraga (18), Busturia (15), Hendaia (29), Miarritze (15), Elgoibar (30), Zeberio (32), Portugalete (32), Basauri (21), Etxarri (50), Usurbil (45), Itzubaltzeta-Romo (26), Legazpi (15), Pasai Donibane (25), Bermeo (15), Urduña (15), Bakio (33), Betelu (15), Berastegi (22), Gorliz (10), Ea (25), Hernani (110), Gares (16), Antzuola (21), Ibarra (21), Durango (62), Oñati (57), Beasain (52), Elorrio (47), Muskiz (12), Alegia (15), Zarautz (95), Lizartza (34), Igorre (56), Ikaztegieta (15), Plentzia (11), Amasa-Villabona (68), Mañaria (13), Bergara (75), Gernika (50), Aulesti (42), Zegama (12), Bilbo (200), Errenteria (74), Zestoa (40), Otxandio (51), Agurain (34), Ataun (15), Irurtzun (22), Arrasate (100), Mendaro (8), Ordizia (70), Laudio (15), Muxika (12), Berriozar (33), Algorta (70), Amurrio (35), Arbizu (30), Mungia (19), Zuia (12), Maeztu (9), Galdakao (70), Ermua (42), Eibar (52), Erandio (25), Santurtzi (200).

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Kilian Jornetek ezkutuko karta bat erakutsi du muturreko eskian

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
