
Britainia Handira Mantxako Kanaletik ontzi txikietan iristen diren migranteei asiloa ukatzeko legea aurkeztuko du Gobernuak datorren astean, Chris Heaton-Harris Irlanda Iparralderako Estatu idazkariak igande honetan jakinarazi duenez.
Legeria berriarekin, Barne ministro britainiarrak, Suella Bravermanek, Ruanda «edo hirugarren munduko herrialde seguru» batera erbesteratu ahal izango du Britainia Handira pateran edo bestelako ontzi txiki batean iristen den edozein pertsona.
«Herrira legez kanpo etortzen bazara, ezin duzu asilorik eskatu», berretsi du Heaton-Harrisek.
Lehen ministroak lehentasuntzat du Mantxako Kanalaren bitartez migranteak Estatura iristeko aukera oro ukatzea.
Sunakek bere herrialdean nahi ez dituen pertsona horietan gehienak Estatu frantsesetik abiatzen dira Britania Handira. Hori dela-eta, espero da datorren ostiralean Emmanuel Macron presidente frantsesarekin hitzartuta duen bileran gai hau jorratuko duela.
Lege berria justifikatzeko eskuin muturrak berezko dituen argudioak ditu oinarri lehen ministro britainiarrak. «Legez kanpoko immigrazioa ez da bidezkoa britainiar zergadunentzat, ez da bidezkoa hona legez etortzen direnentzat», adierazi dio Rishi Sunakek ‘Sunday Express’ egunkariari.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
