Ostiralarekin bigarren eguna osatu dute Gazte Topagunean bildu diren milaka gazteek. Lehen egunean bezala, eguraldia izan zuten lagun eta 1.600 pertsona baino gehiago bildu ziren gazte bazkarian.
Lehenengo hitzaldiak hasi bezain laster iritsi ziren gazteak akanpalekutik. Wazemank esketxen maratoiarekin eta Xake txapelketarekin eman zioten hasiera egunari, eta gazte sortzaileen azokak bete zuen Elorrioko plaza. NAIZ Guneko karpa ere bete egin zen Z belaunaldiaren inguruko mahai-inguru zentralerako, eta karpatik kanpoko eserlekuetan bilatu behar izan zuten gazte batzuek tokia.
1990eko hamarkadaren bigarren erdian eta 2000ko hamarkadaren lehenengo erdian jaiotakoak dira Z belaunaldikoak, eta mahai-inguruan belaunaldi hori ezaugarritzen duten faktoreez, testuinguruaz eta borroka estrategikoaez jardun ziren.
Horren ostean Andoni Ollokiegik girotu zuen Elorrioko plaza, eta herri osoa jarri zuen dantzan. Aldi berean, Arriola antzokian Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiak ikuskizuna eskaini zuten; antzokia ere bete egin zen.
Bazkal ondorena bertso saioak girotu zuen, haibat belaunalditako bertsolariekin. Aldi berean, herriko beste hainbat txokotan hitzaldi eta tailerrak izan ziren.
Arratsaldean ekitaldi politikoa egin zuten, «Hamar urtez Ernai» lelopean, eta ondoren elektrotxarangak zeharkatu zituen Elorrioko kaleak, kontzertuak egiten diren gune handiraino: Liher, Su ta Gar, Zetak, Hofe, Ezpalak, S.A eta bestek girotu zuten gaua goizaldera arte.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)




