Astun eta Formigal eski-estazioak lotzeko xedea jakin zenetik, ingurumari hartan alarma handia piztu zen. Alarma eta haserrea. Aragoiko Administrazioak egitasmoari forma emateko, Canal Royan lau kilometro baino gehiagoko telekabina bat eraikitzea aurreikusten zuen. Non eta Canal Royan. Hots, Anayeteko oinetan dagoen ibar glaziarrean. Ingurune naturalari zein kulturalari dagokienez, garrantzia handikoa.
Bada, joan den astean Huescako Diputazioak eginiko bileran proiektu hori bertan behera uztea erabaki zuen. Gogoratu behar dugu inbertsio horrek 26,4 milioiko kostua zuela, eta zati handi bat Europatik iritsitako diru funtsetatik jaso behar zuen. Gai honetan bitxiena da diru laguntza horiek ingurumari hartako jasangarritasunarentzat eta naturaren bioaniztasunarentzat bideratuta zegoela. Hitz gutxitan esateko, Canal Roya babesteko.
Momentuz, amaitutzat jo da proiektu hori; hain zuzen ere, eskualde hartako gizartean kalapita sortu zuen egitasmoa. Gogora dezagun, herritarren %80 baino gehiago Aragoiko Gobernuaren ekimenaren aurka azaldu zela, Jacan bertan manifestazio erraldoia egin zela, eta espainiar Estatuko bost talde ekologista garrantzitsuenak oldarri horretara batu zirela.
«Zuhurtzia»
Aipatu dugun erabaki horren berri eman bezain pronto, Amigos de la Tierra, Greeenpeace, Ecologistas en Accion, WWF eta SEO/BirdLife taldeek adierazi dute pozik direla erabakiarekin baina zuhurtzia osoarekin hartu behar dela: «Ez da lehen aldia ibar hori suntsitu nahi dutena. Canal Royaren gaia aldiro azaltzen da, eta edozein unetan berpiztu dezakete. Alabaina, uste dugu garaipen bat izan dela. Une honetan Canal Roya salbatu dugu, eta ikusi dugu gizartea antolatzen bada eta protesta egiten badu garaipen bat baino gehiago erdietsi ditzakegula».
Talde ekologistek zuhurtzia eskatu dute, eta neurri handi batean ez da harritzekoa. Batez ere, erakunde horren presidente Miguel Graciaren (PSOE) hitzak irakurtzen badira: «Proiektu hori pena handiz itxi egingo dugu. Gai asko zintzilik geratu dira eta horregatik proiektua baztertu dugu. Ingurumen-inpaktuaren inguruan ez genuen deklaraziorik, ezta Plan Orokorraren inguruan. Txostenak falta dira, legeen aldaketarik gabe kableen garraioa kudeatzeko gaitasunik ez dugu…».
Bide batez, Graciak atzerapen horren erantzule alderdi bereko eta Aragoiko Gobernuko presidente Javier Lamban egin du. Eta hari aurpegiratu dio ez dela kolaboraziorik izan. Politikarien hitzak «beratzen» utzi ondoren, talde ekologistek aurreratu dute adi-adi egongo direla Europatik jasoko diren diru funtsak zein proiektutara bideratuko diren.
Nahiz eta egitasmoa bertan behera geratu den, eragile hauek diote argi dutela Aragoiko Administrazio ezberdinek edozein momentutan gai hori mahi gainean jar dezaketela.

Emiratos Árabes Unidos se implica en la guerra junto a Israel

Belgrado, la ciudad dividida

Agentes encañonan a un joven y amenazan a una testigo en la Kutxi: «Deja de tocar los cojones»

La cooperativa sabía del derribo del palacete un año antes y una edil del PNV firmó el acta
