Gaur eta hemen

Pilotan, gainerako kirol guztietan bezala, beti dago egoerara moldagarria den topikoren bat. Baina egindako esaldi horiek askotan oso baliagarriak dira egoerak eta halako finalak deskribatzeko. Hor izan garenok askotan errepikatzen dugu Manomanistako finaletan egun eta ordu horretan jokatu behar dela, eta 2023ko txapelketak uste horretan berresten gaitu: «Finalaren egunean eta finalaren orduan jokatu behar da».
Eta ezer berririk asmatu behar izan gabe, txapelketa osoan egin duen jokoa errepikatuz, Aitor Elordik bere partida jokatu zuen eta merezita eraman zuen aurtengo txapela Mallabira, Jokin Altuna baino hobea izan zelako. Amezketarra oso lotuta ikusi nuen, bizkarrean presioaren zama izango balu bezala. Eta gauzak irteten ez direnean ez dira irteten, Izango ditu aukera gehiago, ziur.
Atzo ere, ezer askorik egin gabe, markagailuan aurretik joan zen partidaren zati luze batean eta finala hortxe izan zuen. Jokoan gutxiago zen, baina Jokin Altuna izanda, denok esperoan ginean, ea Amezketako aztiak zer asmatuko zuen partida eramateko. Hala ere, atzo ez zen magiarako eguna. Markagailuan aurretik zela ere, jokoaren ekimena Aitor Elordirena izan zen denborarik gehienean; bizkaitarra izan zen, gainera, egindako akats batzuekin, faboritoa markagailuan aurretik mantendu zuena. Altunari nabaritzen zitzaion, airearen bila joan beharrean, bi pauso ematen zituela atzera. Eta gaur egungo Buruz Burukoan aurrera egin beharra dago, tantoak amaitu ezean ez baitago irabazterik. Aukerak aprobetxatzeko izaten dira, eta Elordik ezin hobeto baliatu du eman dioten lehena.

La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco

Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»


