
Karmele Aranburu kazetari gipuzkoarra ostegun honetan hil da, 65 urte zituela, minbizi baten ondorioz.
EHUko Udako Ikastaroetako arduradunek albistea baieztatu dute eta atsekabetuta agertu dira 27 urtez komunikazio arduraduna izan zenaren heriotzagatik.
Aranburu Orion jaio zen 1957an, eta Donostiako Herri Irratiko albistegietako burua izan zen 35 urtez. Ondoren Euskadi Irratiko barne produkzioko arduraduna izan zen, 2010eko urritik 2013ko ekainera bitartean.
Iruñean hasi zen kazetaritza ikasten, eta Madrilera joan zen ikus-entzunezko ikasketak egiteko Complutense uniberstitatean. Izan ere, ‘Berria’ egunkariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu zuenez, argi zuen irratian egin nahi zuela lan.
«Bederatzi urterekin esan nion amari, ‘nik notiziak emango ditut’. Barre egin zuen, baina denborarekin konturatu zen ez nenbilela txantxetan. Gauzak jakitea maite nuen, eta gero, lehenbizikoa izan kontatzen. Hori eduki dut buruan neure bizitza guztian», adierazi zuen.
Gertaera latzen lekukoa izan zen, eta elkarrizketa horretan gogoratu zuen German Rodriguezen erailketaren ondoren izandako protesten errepresioa: «Hurrengo eguneko protestan, Donostian, Joseba Barandiaran tirokatu zuen Poliziak Aldapetatik. Telefonoz jaso nuen deia; ezagun bat: ‘Karmele, mutil bat daramate autoan, eta hil egin dela dirudi’. Josebaren amak gure albistegia entzunez jakin zuen semea hil ziotela».

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
