
Sortuk herrietako arduradun politikoak bildu ditu bart Nazio Batzar delegatuan, non 150 kide inguru bildu diren orotara, ikusmira uztailaren 23ko hauteskundeetan jarrita. «Duela hilabete erakutsitako ilusioa eta anbizioa biderkatzera goaz, eta Hego Euskal Herriko lehen indarra izateko helburuarekin helduko diogu kanpainari», adierazi du alderdiak.
«Ikasturte itxiera aurreikusi gabekoa izan da: maiatzaren 28ko hauteskundeen biharamunean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara deitu zuen Pedro Sanchezek uztailaren 23rako. Horrek, jakina, ezker independentismoaren eta Sorturen plangintza politikoan eragin zuzena izan du. Egokitzapenak partekatu eta aurrera begira jarri gara, hauteskunde erronkari ilusioz, arduraz eta indartsu ekiteko», azaldu du ohar baten bidez.

Nabarmendu egin du ezker independentismoak «inoizko emaitzarik onenak» lortu dituela maiatzaren 28ko hauteskundeetan, «aurreikuspenik onenak ere gaindituta». Sorturen iritziz, «azken hamar urteotan plantan ezarritako estrategiaren eraginkortasuna» berretsi du emaitza honek, eta «ziklo aldaketa baten atarian egon gaitezkeenaren hipotesia indartu».
Are gehiago, «ezker indepentismoak herri honetako instituzio gorenak ere goberna ditzakeenaren ideia gero eta hedatuagoa» dagoela defendatu du Sortuk.
Eta itxaropentsu heltzen dio hauteskunde zita berriari. «Egingo genuela esan genuen maiatzaren 28aren bezperetan, eta egin dugu. Orain, berriro egitea dagokigu». Eta uztailaren 23ko zitan «martxan den aldaketa politiko eta sozialari, azken batean, beste bultzada bat emateko aukera» ikusten du ezker abertzaleko alderdiak.
Bere iritziz, hauteskunde horietan «asko du jokoan» Euskal Herriak. «Bizitzaren alde egingo dugu kapitalaren aurrean; demokraziaren alde egingo dugu autoritarismoaren aurrean; eskubideen alde egingo dugu eskuineranzko bideen aurrean; Euskal Herriaren burujabetzaren alde egingo dugu mehatxu zentralizatzaileen aurrean».
Horregatik, EH Bilduk «lau urteotan Madrilen egindako lanari segida ematea» du jomuga. «Ezkerreko politikak egitea da bloke erreakzionarioa ahultzeko modurik onena, eta, lau urteotan erakutsi bezala, EH Bildu horretarako berme bakarra. Bada, horretarako, duela hilabete erakutsitako ilusioa eta anbizioa biderkatzera goaz, eta Hego Euskal Herriko lehen indarra izateko helburuarekin helduko diogu kanpainari».

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»


