
Kosta egin zaio Luis Sabalza Osasunako presidenteari malkoei eustea, bai eta harridura gordetzea ere. Ez zuen espero Udaletxe Plazan klubak jaso duen erabateko atxekimendua, bera balkoira atera aurretik eta festa piztu ondoren ere. Etengabeak izan dira talde gorritxoaren aldeko oihuak eta animoak, Europako Conference League jokatzeko UEFArekin duen lehian.
Gauzak honela, «beteta» zegoela onartu du Sabalzak Osasunaren kanal ofizialak zabaldutako bideo batean. «Poza hau ezin dugu hitzekin azaldu. Erabat bete nau gertatutakoak. Urte zoragarri honi jarraipena eman diogu», nabarmendu du Zangozako agintariak.
Jagoba Arrasate entrenatzaileak ere nekez aurkitzen zituen bere barruko sentsazioak adierazteko hitzak. Gaurko unea «bakarra» eta «errepikaezina» dela esan du Berriatuakoak, oraindik dardara barruan zuela.
Lau jokalari atera dira balkoira, lauak naparrak: David Garcia, lehenengo kapitaina, Unai Garcia, Jon Moncayola eta Kike Barja. Gustora entzun dituzte hauek ere kaletik igotzen ziren kantuak, Sadarren aski ezagunak, eta saltoka hasi dira ere zenbait momentutan.
Braulio eta «Cata» ere, txundituta
Udaletxearen alde bateko balkoi batean, kirol arloan Osasunak lortutako arrakastan berebiziko garrantzia duten beste bi gizon zeuden, jendetzari begira zur eta lur: Braulio Vazquez kirol arloko zuzendaria eta «Cata» Prieto laguntzailea.
Biak galiziarrak izanik, jai hasiera honek Iruñean duen garrantziaren jabe zirela aipatu dute batak zein besteak, eta hala ere harrituta ageri dira festaren tamainarekin, eta bihotzez eskertuta jasotako animoekin.

Zazpi euskal gazte dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak: «Euskara gara eta hemen gaude!»

Fallece el expreso Jon Bilbao Moro, que pasó casi 29 años en una decena de prisiones españolas

Garzón, el juez que desoyó cientos de denuncias de tortura, preside la ‘Comisión de la Verdad’

Vuelco en la Ertzaintza al ganar Euspel, el único sindicato que no firmó el convenio con Lakua



























