
Sebas Etxaniz preso ohia hil egin da. Hogei urte eta erdi espetxean eman ondoren, 79 urte beteak zituelarik, baldintzapean aske utzi zuten elgoibartarra joan den apirilean.
Une horietan Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kiderik zaharrena zen Etxaniz. 2020ko uztailetik hirugarren graduan zegoen, 2019an zigorraren hiru laurdenak bete zituelarik.
Kartzelan eman zituen azken urteak borroka judizial luze batek markatu zituen, epaileen ebazpen zentzugabeen kontrako jardueraren sinbolo bihurtu zelarik.
Behin baino gehiagotan ukatu zitzaion hirugarren gradua, aurrez tarteka ateratzeko baimenik izan ez zuelako. Eta baimenak, aldiz, hirugarren graduan ez zegoelako ukatzen zizkioten.
2020an eskuratu zuen hirugarren gradua, baina 2019an eskakizuna egin eta ukatu ostean. Izan ere, oztopoak izan ditu parez pare Etxaniz urteetan. Izan ere, 1995eko Zigor Kodea ere urratu zuen epaileak. Zigor Kode horrek 70 urtetik gorako presoak hirugarren gradura igarotzera jasotzen zuen, «haien arriskugarritasun eskasarengatik».
Espetxe Zaintzako Epaiteko Zentralaren erabaki batek argi eta garbi uzten du Etxaniz eta beste presoen kontrako epaileek nola tematu ziren. ETAren disoluzioa ez zuten nahikotzat ikusi erakunde bateko kidea izateari uzteko.
Bizitza gogorra dela esatea ez da aski batzutan...
— Haimar Altuna Ijurko (@HaimarAltuna) July 22, 2023
Sebas Etxaniz, Elgoibarko presoa (2023 apiriletik baldintzapeko askatasunean)
80 urte eta bizitza oso bat...
Sebas,egin ezak hega merezitako askatasunera !!!
✊ pic.twitter.com/07MAXeHE6W

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
