NAIZ

KulturLabek Laudioko bi mural berritu ditu, Susana Corbellaren lanekin

Kulturlabek beste hilabete batez berritu du Zumalakarregi etorbideko mural artistikoa. Mural horri, 2023ko uztailaz geroztik, tamaina txikiagoko beste mural bat gehitu zaio Zubiko inguruan, ‘malekoi’ izenez ezagutzen den gunean. Susana Corbellaren lanak ikusi daitezke.

Susana Corbella laudioarra egindako lana.
Susana Corbella laudioarra egindako lana. (KULTURLAB)

KulturLabek beste hilabete batez berritu du Zumalakarregi etorbideko mural artistikoa. Eta tamaina txikiagoko beste mural bat gehitu zaio Zubiko inguruan, ‘malekoi’ izenez ezagutzen den gunean.

Ohar batean gogoratu duenez, ekainean KulturLabek eta Zubiko Malekoiak lankidetza abiatu zuten, hilabete batzuk lehenago inguruko lau ostalaritza-establezimenduek martxan jarritako horma hori KulturLab proiektuan sar zedin, «eta, horrela, hemendik aurrera artistek bi mural izango dituzte hilero, beren obra erakusteko».

Zumalakarregi etorbideko hormako 14. interbentzioa da, eta Zubiko Malekoian ‘Bigarren azala’ izena duen proiektu artistikoaren bigarrena izango da oraingoa. Susana Corbella Eguiluz laudioarra da bere lana erakusten duen artista.

Proiektuak Zubiko Malekoiaren laguntza du, baita Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Laudioko Udalaren laguntza ekonomikoa ere. Azken horrek, halaber, Zumalakarregiko udal-hormaren erabilera lagatzen du ere 2022ko uztailetik.

2022an hasi zen proiektua, Lamuzako parkean KulturLaben edukiontzia forratuz, eta, ondoren, Zumalakarregi etorbidera lekuz aldatu zen. 2023ko uztailetik aurrera Zubiko Malekoian ere egiten da.