
Zezen plaza portatila jarriko dute berriz aurten Durangoko San Fausto jaietan. Iaz, ez zuten horrelakorik paratu.
Durango Udalak jakitera eman duenez, bai zezen plaza portatila bai barrakak trenbidea lurperatu ondoren libre geratu den gunean jarriko dituzte. EAJ eta PSEren eskuetan dago udal hau; PPren boza erabakiorra izan zen hola gerta zedin.
Iaz, EH Bildu Alkatetzan zegoenean, ez zuten zezen plaza portatilik jarri Durango. Zezenekin antolatzen diren ikuskizunen prezioak nabarmen gora egin zuela izan zen udal gobernu taldetik plazaratu zen argudioa. Izan ere, Udala ez zegoen prest prezioen gorakada hori aurre egin ahal izateko ekitaldi hauetara bideratzen den dirulaguntza hazteko.
6.000 lagun gehienez herriko plazan txupinazoan
Aurtengo Durangoko jaien programaren berrikuntzen artean, Udalak 6.000 laguneko muga jarriko du txupinazoa pizten denean plazara sartzeko. Honekin batera, lehen aldiz gorrentzako keinuen hizkuntzaren itzultzaile bat izango da txupinazoan. Santa Ana plazan pantaila bat jarriko dute bertan daudenek ere txupinazioa ikusteko aukera izan dezaten. Euria egiten badu pantaila Ezkurdiko agertokira eramango da.
Urriaren 12tik urriaren 23ra arte ospatzen dira Durangon San Faustoren omenez antolatzen diren jaiak.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
