
Behobia-Donostia lasterketako 58. edizioa izango da igande honetan, eta aldaketa handiak izango dira ibilgailuen zirkulazioari dagokionez; 6.20ean hasi eta proba amaitu bitarte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Lasterketa 9.30ean hasiko da gurpil aulkietako parte hartzaileak. Bost minutu beranduago irtengo dira patinetako lasterkariak, eta azkenik, 9.55ean, korrikalarien txanda izango da.
Lasterketa Behobiatik abiatuko da, Faisaien Uharte ondotik; Irundik Gaintxurizketa gainera igoko dira, GI-636 errepidea jarraituz, eta errepide beretik Errenteriako hirigunerantz egingo du. Segidan, Pasai Antxonetik joango dira korrikalariak, Nafarroa etorbidetik, eta Donostian Mirakruz gainetik, Gros eta Zurriola pasealekua zeharkatu, eta Bulebarren amaituko dute lasterketa. Azken korrikalariak 11.45 aldera irtengo dira Behobiatik.
Goizeko 6.20etatik garbiketa lanak amaitu arte, GI-636 errepidearen zatia itxiko da Irunen, Oxinbiribileko eta Behobiako biribilguneen artean, bi noranzkoetan, era guztietako ibilgailuentzat. Ordezko desbiderapen bat ezarriko da autoentzat Irungo 54 industrialdetik, eta ibilgailu astunentzat AP-8 autobidetik.
Halaber, 8.30etik aurrera, Gaintxurizketa inguruan ingurabide bat ezarriko dute: Irunerako noranzko bidearen zatia parte hartzaileak Errenteriara bideratzeko erabiliko da, eta Donostiako noranzkoko zatia ibilgailuen zirkulaziorako, GI-2638 errepidearekin lotura eginez –Gaintxurizketa-Lezo–.
Era berean, 8.15etatik aurrera, GI-636 errepidea bi noranzkoetan itxiko da zikulaziorako 7,9 kilometro puntuaren –Gaintxurizketako gainaren hasiera–, eta 2,5 kilometro puntuaren –Altamira– artean. Ordezko desbideratze bat ezarriko da GI-2638 errepidean, Altamirako biribilgunera arte, eta handik berriz konektatuko ahal izan da GI-636 errepidearekin, Don Bosco tunelaren eremuan.
Gomendioak
Parte hartzaileen kopurua handia dela eta –30.000 izen-emate inguru–, eta Gaintxurizketa eta Pasaia artean GI-636 errepidea denbora luzea itxita egongo denez, Irunen, Donostiaren eta lasterketaren eraginpeko gainerako udalerrien arteko joan-etorrietako beste errepide batzuk erabiltzea gomendatu dute.
Proba egin bitartean debekatuta egongo da bidean baimendutakoa ez den beste ezein jarduera egitea. Hau da, ezin da oinez joan, zenbakirik gabe korrika egin edo bidean sartu; halakoek arriskutsuak izan daitezkeelako lasterketan parte hartzen dutenei, baita trafikoari ere, eta zigortuak izan daitezke.
Aldi berean, probaren aurreko orduetan, Behobia-Donostia lasterketa egingo den bideetatik zirkulatzen duten oinezkoek arreta berezia jarri beharko dute bidetik eta bazterbideetatik oinez zirkulatzeko arauak betetzeko –kontuz zirkulatzea, zirkulazioa ez eragoztea, ilaran joatea, jantzi islatzaileak ematea eta abar–, arrisku jokabideak saihestuz.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
